Goierri garaiko 20 turismo eragilek diploma lortu dute
Kalitate ziurtagiria lortzeko lanean ari diren Goierri garaiko 20 turismo eragilek diploma jaso zuten atzo iluntzean Igartubeiti baserrian. Programak lau ziklo ditu: zortzik lehenengoa osatu dute eta hamabik bi lehenak.
Lehen bi zikloak osatu dituztenak Ezkio-Itsasoko Mandubiko Benta, Legazpiko Pastain nekazalturismoa, Erreizabal Artzantzaren Ekomuseoa, Katilu taberna, Ormazarreta zalditegia eta Chillida Lantoki, Zumarragako Balentiña pentsioa, Txindoki kafetegia eta Zelai pentsioa eta Urretxuko Aikur eta Urrelur museoak dira.
Lehen zikloa egin dutenak, berriz, hauek dira: Ezkio-Itsasoko Yartu elkartea, Hariztizabal baserria eta Pott Keramika, Legazpiko Lakiola kanpina eta Legazpi Abentura, Urretxuko Santa Barbara aterpetxea eta Zumarragako Saski taberna eta Antioko interpretazio zentroa. Azken hau apirilean irekiko dute, baina dagoeneko kalitate ziurtagiria lortzeko lanean ari dira.