Alustiza eta Aizpeolea zeraindarrek irabazi dute binakako bola txapelketa
Mutiloan bukatu zen, igandean, Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketa. Laugarren eta azken tiraldiaren ondotik, Luis Aizpeolea eta Antonio Alustiza zeraindarrak dira txapeldun, 367 punturekin. Sailkapena finaleko saioan irauli zuten, 3. zeuden aurretik.
Podiumeko beste bi tokietan legazpiarrak sailkatu dira: Jon Orikain-Jose Luis Agirre bigarren (364) eta Martin Retegi-Pedro Agirre hirugarren (361).
Eguneko tiraldia Iñaki Maiz gabiriarrak irabazi zuen, 49 jota.
Asteburuan bailaran bola tiraldi bat izango da. Olaberriko udal bolatokian jokatuko da, larunbatean, Goierriko 26. Bola Txapelketaren bigarren jardunaldia. Izena 10:30-11:30 eta 16:30-17:30 tarteetan eman ahalko da.