Bilduren zinegotzi batek kargua hartuko du gaur Lazkaon
Lazkaoko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du, gaur, 19:30ean. Bildu taldeko zerrendakide Imanol Aran Barandianek zinegotzi karguari zin egingo dio, dimisioa eman zuen Andoitz Garmendiaren lekua hartuz. Ingurumen arloan jardungo da. Bilduren zerrendan 8. aurkeztu zen Aran 2011ko udal hauteskundeetan. Kanpandegiko lanen 14. obra ziurtagiria ere onartuko dute.













