Eskubide Sozialen Kartari buruzko bigarren eztabaida
Larunbatean, 09:30ean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartari buruzko bigarren eztabaida saioa egingo dute Beasaingo udaletxeko areto nagusian. Honako gaien inguruan hitz egingo dute: bizitzaren mantentzea, aniztasun funtzionala, aniztasun sexuala eta indarkeria gabeko bizimodu aske bat emakumeentzat.