«Aralarreko gailurrak egunerokotik ihes egiteko leku aproposa dira»
Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da Iñaki Mozo (Beasain, 1987). Lanbidez, berriz, ziklo Indoor-eko monitorea, Arri-BKL saskibaloi taldeko prestatzaile fisikoa, eta kirol eta kultur ekitaldietako aurkezlea.
Kirola egiteko, areto barruan ala aire librean?
Dudarik gabe aire librean, naiz eta eguraldia lagun ez izan.
Korrika egiteko errepidea ala mendia?
Korrikaldi motza errepidean, luzea mendian.
Lasterketa bat.
Aurkezteko, Ehunmiliak. Korrika egiteko, Vandekames mendi lasterketa (Katalunia).
Zaletasun bat.
Bertso saioetara joatea.
Pelikula bat.
El intocable.
Liburu bat.
Josef Ajram-en ¿Donde está el límite?
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Mikel Urdangarinen Badira hiru aste.
Janari bat.
Fetucciniak karbonararekin.
Edari bat.
Garagardo fresko freskoa.
Oporretarako leku bat.
Lagos (Portugal).
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehen ekitaldia aurkeztu nuenekoa, hitz bakoitza esatearekin bat ikusleei begiratzen nien.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Aralarreko gailurrak, egunerokotik ihes egiteko leku aproposa dira.
Herriko alkate bazina…
Nahiko komeri!
Beasainen biziko ez bazina…
Mendia gertu eta itsasoa urruti ez duen lekuren batean.