Ataunen ‘80 egunean’ filma emango dute
Ataungo Herri Antzokian euskarazko film bat emango dute, asteburuan. Jon Garañok eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako 80 egunean pelikula gaur (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) ikusi ahako da. Biboletak emakume taldeak proposatu du filma, eta gaur solasaldia ere egingo dute, ondoren. Haurrentzat Turbo filma botako dute, igandean 16:30ean.