Frutagintza ekologiko ikastaroa
Gipuzkoan nekazaritza ekologikoa sustatzea helburu duen elkartea da Biolur. Kontsumo ekologikoa, arduratsua eta solidarioa bultzatu eta ezagutaraztea dira Biolurren helburu nagusiak. Ildo horretan, martxoaren 7an eta 8an frutagintza ekologiko ikastaroa antolatu du.
Zaldibian izango da ikastaroa, Larraitz bidean dagoen Goizane eraikinean. Fruta zaintzan eskarmentu handia duen Juliette Demaret teknikari frantziarrak emango du. Jean Luc Pettiten kolaboratzailea da eta frutazaintza ekologikoan aholkularitza lanetan ibiltzen da Demaret. Frantziarraren azalpenak gaztelerara itzuliko dituzte.
Arrakastaren faktoreak
Gai desberdinak landuko dituzte bi egunetako ikastaroan. Batetik, fruta-arbola sail arrakastatsua lortzeko faktoreak landuko dituzte. Helburu hori lortzeko landaketak, fruta arbolen elikadura eta ongarriketa, ongarri organiko eta mineralen aukeraketa, zuhaitzen osasun babesa eta fruta arbolen inausketak garrantzia handia izaten dute, eta hori guztia landuko dute Zaldibian.
Baserrietara bisitak
16 orduko ikastaroa da eta goizetan Goizanen bertan azalpenak jasoko badituzte ere, arratsaldetan baserrietara bisita praktikoak egingo dituzte.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak, martxoaren 4a baino lehen eman behar du izena, 943 76 14 47 telefono zenbakira deituta edo josune@biolur. net posta elektronikora mezua bidalita.
Biolurreko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 50 euro. Biolurretik jakinarazi dutenez, plaza kopuru mugatua dago.
Goizanen bertan bazkaltzeko aukera izango da, 12 euroan. Izena ematerakoan bazkaltzen geratzeko asmoa dagoen ala ez azalduko beharko da.
IKASTAROA
Bi eguneko ikastaroa izango da, teorikoa eta praktikoa.
- Non. Goizanen (Zaldibia).
- Noiz. Martxoak 7 eta 8.
- Ordutegia. Goizean 09:00etatik 13:00etara Goizane eraikinean, eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara, baserrietara bisita praktikoak.
- Izen ematea. Martxoak 4.