Geobeasain aplikazioa erabiltzen ikasteko prestakuntza saioa egingo dute asteartean
Datorren asteartean GeoBeasain aplikazioa erabiltzen ikasteko prestakuntza saio batzuk egingo ditu Beasaingo Bareak Merkatari Elkarteak: bata goizez, 10:00etatik 12:00etara eta bestea 14:30etik 16:30era. Saio hauek udaletxean egingo dituzte eta bertan datuak nola jarri eta eraldatu azalduko dute, besteak beste.
Saio hauek bi ordutako iraupena izango dute, eta bi zatitan banatuko dira. Lehen zatian GeoBeasain zer den azalduko dute: zer den, datuak nola aldatu, irudiak txertatzen ikasi, bideoak eta denda bakoitzaren sustapena nola egin. Bigarrenean, zalantzak argitzeko erabiltzeaz gain, bertan daudenen kasu zehatzak aztertuko dituzte.
Parte hartu nahi dutenek info@bareak.eu helbidera helbide bat bidali beharko dute, ikastaroa jaso nahi duten ordutegia zehaztuz.
Irakurri Geobeasain aplikazioaren inguruko informazio gehiago hemen klikatuta.