Gorka Santestebani (Zumarraga, 1979) haurra zenetik gustatzen zaio irratia. Etxean «beti» entzun du irratia, eta batez ere «Segura Irratia», aipatu du. Irratirako zaletasunak bere irratsaio propioa egitera eraman du, eta orain zazpi urtetik hona Urretxuko Kk’inzona irrati libreko (FM-ko 98.0) ahots ezagunenetakoa da.
Gorka Santestebani (Zumarraga, 1979) haurra zenetik gustatzen zaio irratia. Etxean «beti» entzun du irratia, eta batez ere «Segura Irratia», aipatu du. Irratirako zaletasunak bere irratsaio propioa egitera eraman du, eta orain zazpi urtetik hona Urretxuko Kk’inzona irrati libreko (FM-ko 98.0) ahots ezagunenetakoa da.
Nolatan hasi zinen Kk’inzona irratian zure saioak egiten?
Kk’inzona sortu zenetik nabil bertan gauzak egiten. Aurretik, Gipuzkoa FM-k Zumarragan zuen irratian ibili nintzen, bi urtez magazin bat egiten. Gero, Europa FM-k hartu zuen hura. Garai berean jakin nuen Kk’inzona sortzeko bidean zela, eta han aritzea izan zen nire aukera.
‘Gu ta gutarrak’ saioa egiten hasi zinen, eta oraindik ere horrekin jarraitzen duzu.
Aitor Lizarazu
Ginz laguna eta biok hasi ginen saioa egiten. Ordu hartan hamabostean behin egiten genuen saioa, eta gaur egun asteroko maiztasunarekin egiten dut. Hasiera batean herriko gaiak lantzen genituen, batez ere, baina orain irratsaioa kanpora zabaldu dela esango nuke.
Zertan aldatu edo garatu da saioa zazpi urte hauetan?
Hasieran, herriko albisteak, asteburuko agenda eta elkarrizketa bat sartzen genituen. Gerora, saioa garatuz joan da eta tarte gehiago ditu orain. Kolaboratzaileak ere baditut, eta hilean behin etortzen dira beren tartetxoa egitera.
Azken bi urte hauetan saioa bakarrik egiten duzu gainera.
Bai, orain bi urte Ginzek saioa utzi zuen eta orain ni bakarrik nabil. Hasieran ez nekien bakarrik egiteko gai izango nintzen ala ez. Aldaketa handia izan da niretzat, baina oso ondo moldatzen ari naiz.
Lan asko ematen al dizu saioa prestatzeak?
Ez. Egia esan, ostegunean hasten naiz ostiraleko saio prestatzen. Elkarrizketetarako kontaktuak lehenago egiten ditut, hori bai. Asko ikasi dut zazpi urte hauetan. Irratia niretzat eroso sentitzeko eta jendea ezagutzeko tresna paregabea da. Ez dago astea amaitzeko modu hoberik, 19:00etatik 21:00etara saioa egitea baino.