Ormaiztegin bi bilera antolatu dituzte herritarrei zabor bilketa sistema berria aurkezteko
Ormaiztegiko Udalak hondakin bilketa sistema berria herritarrei ezagutzera emateko bi bilera antolatu ditu. Lehenengoa euskaraz izango da: asteartean, 18:30ean, kultur etxean. Gaztelerazkoa asteazkenean egingo dute, ordu eta toki berean.
Edukiontzi marroiak jarriko dituzte organikoa bereiztutako biltzeko, edukiontzi berdeak kenduko dituzte eta gainontzekoak mantendu egingo dituzte. Edukiontzi berdeen ordez zutabeak jarriko dituzte. Bertan, ormaiztegiarrek kubo grisak zintzilikatuko dituzte. Ontzi hauek birziklatzen ez diren hondakinentzat dira eta bakoitzak dagokion etxebizitzaren kodea edukiko du.
Ontzi grisa astelehenetan atera behar da, 22:30ak baino lehen. Egun horretatik kanpo ez dute jasoko eta birziklagarriak diren hondakinak botatzeko erabiltzen badira ere ez. Gainontzeko hondakin guztiak dagokien edukiontzietara bota behar dira, edozein egunetan.
Bestalde, pixohialentzako edukiontziak jarriko dituzte. Hauek erabiltzeko txartel bat behar da. Hau informazio bulegoan eskatu behar da. Trasteak, orain arte bezala, hileko lehen eta hirugarren ostegunean bota behar dira (gauean).
Bilketa berrian parte hartzeko behar den material guztia martxoa bukaeran banatuko dute (informazio orria, kubo grisa, kubo marroia, giltza, poltsas konpostagarriak). Informazio bulegoa ere orduan irekiko dute.