Gizon bat atxilotu dute Beasainen, emakume bati iruzur egiteagatik
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du Beasainen, emakume bati iruzur egin eta 5.000 euro kentzeagatik. Antza, eta Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, iazko abenduan emakumea ustezko igarlearekin jarri zen kontaktuan, etxeko arazo batzuk konpontzeko nahiarekin. Lehen hitzorduan hainbat gauza eta informazio pertsonal eskatu zizkion igerle faltsuak emakumeari, arazoa konpontzeko beharrezkoak zirela segurtatua.
Ordutik, eta azken hilabeteetan, informazio hori ixilean mantentzearen truke diru kantitate ezberdinak eskatu dizkio gizonak emakumeari. Segurtasun Sailaren arabera, ordainketa horiek mehatxupean egin ditu emakumeak, eta azkeneann 5.000 euro ordaindu behar izan ditu emakumeak. Azken hitzordua atzo egin zuten, eta ustezko igerleak 7.000 euro eskatu zizkion biktimari.
Hitzordua atzo izango zela jakinda, Ertzaintzak dispositibo berezia prestatu zuen emakumearen etxe inguruan, eta orduan atxilotu zuten igerle faltsua. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak aurrekari penalak zituen, beste iruzur kasu batzuengatik. Atxilotua gaur eramango dute epailearen aurrera.