Kalean ospatu dute emakumeen eguna
http://youtu.be/SGsZpUvilug Aldarrikapen kutsua izan du aurtengo martxoaren 8ak ere, eta kalean ospatu dute emakumeek Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eskualdeko ia herri gehienetan ospakizun ekintzak dituzte gaur, eta herri batzuetan, baita datozen egunetan ere. Guztien artan esanguratsueneko bat, ordea, Zumarragako eta Urretxuko udalek urtero banatzen duten Xera saria izaten da. Aurten orain gutxi hil den Nilda Gorveini eman diote Xera saria.
Aldarrikapen kutsua izan du aurtengo martxoaren 8ak ere, eta kalean ospatu dute emakumeek Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eskualdeko ia herri gehienetan ospakizun ekintzak dituzte gaur, eta herri batzuetan, baita datozen egunetan ere. Guztien artan esanguratsueneko bat, ordea, Zumarragako eta Urretxuko udalek urtero banatzen duten Xera saria izaten da. Aurten orain gutxi hil den Nilda Gorveini eman diote Xera saria.
Eguerdian egin dute ekitaldia, Zumarragako udaletxean, eta bertan elkartu dira Gorveinen gertukoenak, bi udaletako ordezkariak, eta herritar ugari. Saria banatu aurretik, baina, bi herrietako emakumeek murala margotu dute eta elkarretaratzea egin dute. Eskualdean egin diren elkarretaratzeetan, gainera, aldarrikapen ugari jaso dituzte emakueek: lan eremuan berdintasuna, abortuaren aldeko hitzak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna…
The post Kalean ospatu dute emakumeen eguna appeared first on Otamotz.