Musa gaur nagusi Beasainen eta Heletan
Bi mus txapelketa ari dira jokatzen gaur, bata Beasainen, Arrano Kultur Elkartearen mus txapelketa eta Euskal Herriko Mus Txapelketako finala bestea, Heletan, Nafarroa Beherean. Arranoko Sariketan 80 bikote elkartu dira Loinazko San Martin plaza azpian egokitu duten joko eremuan. Heletan, berriz, Goierriko 9 bikote ari dira Euskal Herriko txapela lortzeko saiakeran.
Arranoko emaitzak iluntzean jakingo dira, ordura arteko fasez fase joango baita erabakitzen finala nork jokatuko duen. Heletan ere iluntzea izango da txapel nagusia nork jantziko duen ikusteko. Bitartean, Euskal Herriko Mus Txapelketaren webgunean eta Twitterren jarraitu daiteke txapelketa. Flicker atarian, adibidez, txapelketan zehar antolatzaileek atera dituzten argazkiak ari dira biltzen. Goierritarren argazkiak ere badaude.