Ordizia Urpekoak Saria ari dira jokatzen
Udaberria Martxan egitasmoaren barruan, Ordiziako Urpekoak igerilari taldeak Ordizia Urpekoak Saria antolatu du gaurko. Goiz eta arratsalde ari dira jokatzen sariketa, Majori Kiroldegian. Aurten antolatu dute lehenengoz, eta Espainiako bost taldek hartuko dute parte, eta horiekin batera Ordiziako igerilari taldekoak.
Guztira 130 igerilari inguru elkartu dira proban parte hartzeko eta igerilari bakoitzak bi proba egiteko aukera izan du. Arratsaldeko saioa 16:30ean hasi da eta 20:00ak inguruan amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek. Orduan egingo dute sari banaketa ere. 50 metro urazaletik, 400 metro urazaletik, 400 metro murgilaldian, 200 metro urazaletik probak egin dituzte goizean, eta arratsaldean goizeko probetako finalak ari dira egiten. Horiek amaitutakoan 4×100 metro urazalean errelebo mistoa egingo dute.