118 haurrek parte hartu dute Goierri Garaiko Krosean
Goierri Garaia Atletismo taldeak antolatuta Goierriko XVII. Eskolarteko Krosa egin dute aurreko igandean Zumarragako Argixao pistan. Guztira 118 haurrek parte hartu dute; gehienak Goierrikoak izan dira, baina Gipuzkoako beste herri batzuetatik iritsitakoek ere parte hartu dute. Eguraldia bidelagun izan zuten atzo, are gehiago, «korrika egiteko oso eguraldi ona» egin zuela esan du Miguel Cristobal Goierri Garaiko Atletismo taldeko kideak.

Krosean parte hartu zuten 118 haurren artean 65 mutilak izan ziren eta 53 neskak, «proba oso orekatua izan zen alde horretatik» agertu du Cristobalek, «atletismoan gehienak mutilak izan ohi dira, baina azkenaldian tendentzia aldatzen ari da eta neskak gehiago dira». Goierri Garaia Atletismo taldeko kideak dioenez, «probak neskentzat eta mutilentzat egiten dira, egun berean eta distantziak ere gero eta antzekoagoak dira». Horren isla da, esate baterako, Cristobalek entrenatzen duen benjamin mailako taldeko kide guztiak neskak direla.
The post 118 haurrek parte hartu dute Goierri Garaiko Krosean appeared first on Otamotz.