Aingeru eta Angel Castro aita-semeek irabazi dute Legazpi-Gabiria rallyesprinta
http://youtu.be/tx_CoVPQvb0
Euskal automobilismoaren barruan klasiko den bikote batek irabazi zuen, atzo, XVI. Legazpi-Gabiria Rallyesprinta. Aingeru eta Angel Castro aita-semeek (BMW M3), inoizko denbora tarte txikienarekin, baina podiumeko goren maila lortu zuten. Motxorro-Zuazola bide-zatiko (6,65 km) hiru erlojupekoak 13:30,7 minutuan osatu zituzten.
Euskal automobilismoaren barruan klasiko den bikote batek irabazi zuen, atzo, XVI. Legazpi-Gabiria Rallyesprinta. Aingeru eta Angel Castro aita-semeek (BMW M3), inoizko denbora tarte txikienarekin, baina podiumeko goren maila lortu zuten. Motxorro-Zuazola bide-zatiko (6,65 km) hiru erlojupekoak 13:30,7 minutuan osatu zituzten. Bigarren Jon Davoz-Vicky Gorriz (Mitsubishi Lancer EVO IX) geratu ziren, segundo hamarren batera (13:30,8). Hirugarren Egoitz eta Xabier Mujika urretxuarrek (Citroen Saxo VTS) egin dute, kotxe “txiki” batekin meritu handiko postua lortuta (13:35,4), eta garailearengandik 5 segundo baino gutxiagora bukatuta.
Mujika anaia urretxuarrek (Egoitz eta Xabier) lehenengo scratch-a egin zuten, gainera. 4:28,7ko denborarekin, bizkarra erakutsi zieten Castrotarrei aurreneko erlojupekoan (bigarrenak 2,2 segundora). Bigarren zatian Davozek egin zuen denbora onena (4:27,4), eguneko pasaera onenarekin, Txus Jaioren eta Castrotarren aurretik. Hirugarren erlojupekoan, aurreko bietako erregularitatea borobildu, eta Aingeru eta Angel Castrok egin zuten scratch-a (4:30,0).
Beste bikote goierritar batek ere lan ona egin zuten. Iñigo Izuzkitza mutiloarrak eta Jon Agirrek (Saxo VTS) 6. postua erdietsi zuten (13:50,2). Lehen hamarren artean 5. klasea baino beheragoko hiru auto sailkatu ziren.
Irteeran 50 talde bildu ziren, izena emanda zeuden 57etatik. Eguraldi bikaina egin zuen, eguzkitsu eta tenperatura gozoa. Bigarren erlojuperako errepidea hartxintxarrez asko zikindu zen, ohikoa den bezala, baina ez zen istripu aipagarririk gertatu. 14 taldek utzi behar izan zuten lasterketa, kolpeengatik edo matxura mekanikoengatik. Ehunka ikusle bildu ziren Kamiño Zaharrean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.