Beasaingo Ernaik hainbat ekintza egin ditu Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Ernai Beasainek hainbat ekintza egin ditu asteburuan. Batetik emakumeen gorputz/territorioan emakumeek eurek agintzen dutela irmoki adierazi zuten euren esanetan “historikoki bekatari eta bigarren mailakotzat gauzkan” Elizari, honako esaldiarekin: “Gure aluetan sartzen bazarete, zuen Elizetan egingo dugu txortan!”
Mural bat ere egin dute, “1908an beraien eskubideen defentsan greban zeudela erre zituzten emakumeak gogora ekartzeaz gain, orduko eta gaurko emakume langileek parekidetasunaren bidean egindako borroka gorazarriz”.
Pankartak ere eskegi zituzten herriko zenbait txokotan. Martxoaren 8ari lotutako ekintzak Pussy Riot musika taldeko ekintzaile feminista errusiarrek erabili ohi duten estetikarekin egin zituzten.