Diego Bravok irabazi du Urretxuko trialsin txapelketa
Gipuzkoako Trialsin Txapelketako kanporaketa eta Open-a jokatu dituzte asteburu honetan Urretxun, Santa Barbaran. Gipuzkoako txapelketarako hirugarren kanporaketa izan da Urretxukoa. Open-ean Diego Bravo gasteiztarra izan da Urretxuko saioko txapelduna elite
The post Diego Bravok irabazi du Urretxuko trialsin txapelketa appeared first on Otamotz.
Gipuzkoako Trialsin Txapelketako kanporaketa eta Open-a jokatu dituzte asteburu honetan Urretxun, Santa Barbaran. Gipuzkoako txapelketarako hirugarren kanporaketa izan da Urretxukoa. Open-ean Diego Bravo gasteiztarra izan da Urretxuko saioko txapelduna elite mailan. Goierritarren artean parte hartzaile bakarra izan da urten, Beñat Agirre urretxuarra. Egindako lanari esker, bosgarren sailkatzea lortu du kadeteetan.
Aparteko eguraldiarekin egin zen igande goizean txapelketa. Jose Ramon Agirre probaren antolatzaileak esan duenez, «guztira 42 txirrindularik» hartu zuten parte azkenean, proban. Eliteen mailan Diego Bravorentzat (Gasteiz) izan da garaipena, Jon Areitiok (Hondarribia) eta Sergio Resinesek (Santikurutze Kanpezu) jarraituta.
Resinesek lotutako hirugarren postua azpimarratu du Agirrek, «17 urte baino ez ditu, eta horren gaztea izanik eliteen mailan hirugarren egitea esanguratsua da». Gainontzean, Aitor Murua (Aretxabaleta) izan da irabazlea senior mailan eta Irene Caminos (Tolosa) kadeteetan. Caminos txapelketan parte hartu duen neska bakarra izan da, eta «ondorioz, mutilekin batera lehiatu behar izan du, 20 puntuko abantailarekin».
Parte hartze zabala eta anitza
Gainontzean, txapelketa «giro onean» gauzatu zen, batez ere eguraldi onak lagunduta jende ugari gerturatu zelako Santa Barbarara. Bestela, Gipuzkoako txapelketa izateko «prestatu genituen guneak ez ziren oso zailak». Baina txirrindulariek esandakoaren arabera, «oso proba polita eta egiteko gustukoa» izan da.
Parte hartzeari dagokionez, «hogei bat gipuzkoarrak izan dira». Baina urrutiagotik etorri denik ere badago, «Segoviatik, Errioxatik edo Madrildik» adibidez. Gipuzkoako txapelketako hurrengo kanporaketak Oñatin eta Tolosan izango dira hilaren 23an eta apirilaren 6an.
The post Diego Bravok irabazi du Urretxuko trialsin txapelketa appeared first on Otamotz.