Amaitu da aurtengo Eire-Bankoa xake txapelketa. Egoitz Irure zestoarrarentzat izan da, hamabosgarren urteurren honetan garaipena. Igor Altolagirre ordiziarrak egin du bigarren eta Jesus Mari Rodriguez zaldibiarra, —txapelketa honetan zazpi aldiz
The post Irurek irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketako finala, lehenengoz appeared first on Otamotz.
Giro berezia, kirol espiritu bildua eta ikuskizun aparta izan ohi zen, garai batean, Euskadiko Sei Orduak. Anoeta belodroan (Donostia) 1979tik 2008ra bitartean ospatu ziren jaialdi haien esentzia Goierrira ekarriko du, aurten, Emaneurre taldeak. Ordizian Goierriko Zazpi Orduak egingo dira, martxoaren 22an, 17:00etatik gauerdira. Belodromoan bezala, txirrindularitza dago egitasmoaren muinean.
http://youtu.be/UfAsTVAikw0 Larunbatean Martxoan Bertsoa txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Kanporaketa Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) taldeak irabazi zuen, bigarren Gabiri 3 (Aratz Igartzabal, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia) taldeak egin zuen eta hirugarren Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Gorka Santesteban eta Xabier Elgarresta) taldeak. Honenbestez, hauek dira datorren ostiralean finala jokatuko duten taldeak: Kontuz Atsuak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu eta Itziar Pildain), Gabiri 2 (Aitzol Iturbe, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta Gabiri 1 (Gorka Maiz, Eñaut Asurabarrena eta Oier Oiarbide).