«Osinalde sariketan parte hartzeko gonbidatu izanak asko poztu nau»
Aitor Irastortza (Zaldibia, 1995) eskolan hasi zen bertsotan. Egun, Goierriko bertso eskolako kidea da. Iaz Lizardi sariketan parte hartu zuen. Nolatan hasi zinen bertsotan? Etxean bertsozaleak al dira? Ez nuke esango etxetik datorkidanik. Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi nintzen, Bixente Gorostidirekin. Ondoren, Zaldibiako taldean aritu nintzen, Bianditz Iraola, Altzo Txiki eta Joxi Irastortzarekin. Egun, Ordiziara joaten naiz. Endika Igartzabalekin aritzen naiz. Bilbon ikasten duzu. Han ere bertsotan egiten al duzu? Bertsolaritza oso gustuko dut eta han Santutxuko taldearekin aritzen naiz. Santutxuko jendea, Arkaitz Estiballes, Zarauzko jendea eta Amaia Iturriotz urretxuarra elkartzen gara. Nolako bertsolaria zara? Oraindik ez dut estilo zehatz bat. Neurri motzetan erosoago sentitzen naiz, bertsoa egin eta ideiak sartzeko orduan. Umoretik jotzea gustatzen zait. Izan ere, umorearekin errazagoa da publikoarengana heltzea. Zein txapelketatan parte hartu duzu? Eskolartekoan bi aldiz parte hartu dut. Duela bi urte lehen kanporaketan kalera joan nintzen eta iaz Gipuzkoako finalerako sailkatu nintzen. Osinalde sariketan parte hartzeko deitu izanak ilusioa egin al dizu? Asko poztu nau. Gainera, Ordiziako Argi-Berri elkartean abestuko dut. Duela hiru urte gaiak proposatzera joan nintzen eta azken bi urteetan saioa entzutera joan naiz. Bestalde, dagoeneko sarrera guztiak saldu dira eta badakit Zaldibiatik jendea joango dela. Joan zen asteko saioa Zaldibian izan [...]
Aitor Irastortza (Zaldibia, 1995) eskolan hasi zen bertsotan. Egun, Goierriko bertso eskolako kidea da. Iaz Lizardi sariketan parte hartu zuen.
Nolatan hasi zinen bertsotan? Etxean bertsozaleak al dira?
Ez nuke esango etxetik datorkidanik. Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi nintzen, Bixente Gorostidirekin. Ondoren, Zaldibiako taldean aritu nintzen, Bianditz Iraola, Altzo Txiki eta Joxi Irastortzarekin. Egun, Ordiziara joaten naiz. Endika Igartzabalekin aritzen naiz.
Bilbon ikasten duzu. Han ere bertsotan egiten al duzu?
Bertsolaritza oso gustuko dut eta han Santutxuko taldearekin aritzen naiz. Santutxuko jendea, Arkaitz Estiballes, Zarauzko jendea eta Amaia Iturriotz urretxuarra elkartzen gara.
Nolako bertsolaria zara?
Oraindik ez dut estilo zehatz bat. Neurri motzetan erosoago sentitzen naiz, bertsoa egin eta ideiak sartzeko orduan. Umoretik jotzea gustatzen zait. Izan ere, umorearekin errazagoa da publikoarengana heltzea.
Zein txapelketatan parte hartu duzu?
Eskolartekoan bi aldiz parte hartu dut. Duela bi urte lehen kanporaketan kalera joan nintzen eta iaz Gipuzkoako finalerako sailkatu nintzen.
Osinalde sariketan parte hartzeko deitu izanak ilusioa egin al dizu?
Asko poztu nau. Gainera, Ordiziako Argi-Berri elkartean abestuko dut. Duela hiru urte gaiak proposatzera joan nintzen eta azken bi urteetan saioa entzutera joan naiz. Bestalde, dagoeneko sarrera guztiak saldu dira eta badakit Zaldibiatik jendea joango dela.
Joan zen asteko saioa Zaldibian izan zen. Zer nahiago zenuen, herrian abestu ala Ordizian?
Nahiago dut Ordizian abestu. Herrian abestu eta finalera sailkatuko banintz, norbaitek herrikoa izateagatik mesede egin didatela esango luke. Gainera, herrian urduriago jarriko nintzateke.
Zer espero duzu?
Nire helburua saio ona egitea eta konforme gelditzea da. Gozatuz goza araztea, alegia. Nik baino esperientzia gehiago duen jendearekin abestuko dut, baina itxaropen pixka bat badut. Kartutxo guztiak erretzeko prest joango naiz.
Zein duzu gustuko bertsolaria?
Bertso afarietarako Iker Zubeldia eta hausnarketarako Amets Arzallus.