Apirilaren 6an haurren duatloia egingo dute Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. I. Duatloia Txikia izena jarri diote, eta 2000 urtetik 2003 urte bitartera jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Areizaga-Kalebarren
The post Haurren duatloia egingo dute apirilaren 6an appeared first on Otamotz.
Datorren asteazkenean, apirilak 2, Goñiren 23. Omenezkoaren lehenengo finalaurrekoak jokatuko dituzte Zumarragako Beloki pilotalekuan. Eskuz binakoan, Alegiako Artola eta Urretxuko Erostarbe sartu dira final aurreetara, Urbieta-Imaz bikoteari 20-10 irabazi ostean.
The post Artola eta Erostarbe Goñiren finalerdietan appeared first on Otamotz.
Gaur goizean ELA sindikatuak Osakidetzaren enplegu politikak osasun zerbitzu publikoa “kolapsora” daramala salatu du Zumarragako Ospitaleko atarian 8:30ean egindako elkarretaratzean. Eguerdian LABeko kideek ere protesta egin dute eta EAJren gobernua Osakidetzan “lanpostu publikoak suntsitzen” ari dela adierazi du. Bi sindikatuek azken urteetan Osakidetzan 3.000 lanpostu inguru suntsitu direla diote.
Otsailean zendu zen Mikel Larrañaga Garaialde Lizeoko irakaslearen omenezko mendi irteera antolatu dute etzirako. Lizeoan bertan egin dute hitzordua, 10:00etan. San Kristobal aldeko bidetik Belokira joango dira gero. Ekitaldi «xume
The post Mikel Larrañagaren omenezko mendi martxa appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/TCt3_lg1e7Q Lazkao Txiki Musika Eskola kultur astea egiten ari da egunotan. Musika ikasiz, entzunez eta eskainiz hazi lemapean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aste osoan zehar. Horietako bat, musika kalera ateratzea izan da; atzo, musika eskolako ikasleek kontzertuak eskaini zituzten herriko bost puntu ezberdinetan, musika herritarrei gerturatzeko ahaleginean.
Gai ekonomiko eta finantzarioak landu ditu, batez ere, Urretxuko udalbatzak atzo iluntzean egin zen osoko bilkuran. Udal gobernuak 2013ko aurrekontuen kitapenari buruzko informazioa helarazi zien oposizioko alderdiei. Gai horri lotuta, egitasmo ekonomiko-finantzarioen berrikuspenaz ere azalpenak eman zituen. 2013ko aurrekontuen kitapenaren gainean, hainbat puntu azpimarratu zituen Edurne Etxezarreta Urretxuko udaletxeko kontu hartzaileak.
Udal-tasak ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Zumarragako Udalak. Diru-laguntzaren onuradun izateko aparteko ordainsaria kontuan hartuta, familia unitatea osatzen dutenen irabaziak 13.095 euro baino gutxiagokoak izan beharko dira. Eskaera aurkezteko
The post Udal-tasak ordaintzeko diru laguntzen eskaera appeared first on Otamotz.
Goiargi abesbatzak Urretxuko eta Zumarragako mugetatik harago kontzertua egingo du datorren igandean, martxoak 30. Kontzertua Zumaiako San Jose komentuan eskainiko dute, 19:00etan. Jabier Arratibel zumarragarra da abesbatzaren zuzendaria. Koruak, gaur
The post Goiargi abesbatzak Zumaian kantatuko du appeared first on Otamotz.