http://youtu.be/RUa-GgZd0e4 Espainiar bandera udaletxeko balkoian ezartzeko agindua dela eta, Legorretako Udalak deituta dozenaka herritar elkartu dira gaur udaletxe aurrean, ikurriñaren aldeko ekitaldian. Udaletxean ikurriña zintzilikatzearekin batera, herritarrek ere ikurriñak erakutsi dituzte, "inposaketaren aurkako" protesta moduan. Bide batez, herritarrei ere beraien etxeetako balkoietan ikurriñak zintzilikatzeko eskatu die udalak. Horrez gain, datorren astean egingo duten osoko bilkuran, mozio bat landuko dute.
http://youtu.be/ypx7i6CxL2U Txapelketako saio gehienak bezalaxe, jende eta giro aldetik ederra izan zen atzoko finala ere. Urretxu-Zumarragako gaztelekua "goraino beteta" zela igo ziren hiru taldeak oholtzara. Saio eder baten ondoren, Endika Igartzabalek, Mikel Asurabarrenak eta Aitzol Iturbek osatutako Gabiri2 taldea izan zen irabazlea. Askoren ustez faborito ziren Atsuak taldekoak (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu, Itziar Pildain), bigarren gelditu ziren, eta Gabiri1 taldekoak (Gorka Maiz, Oier Oiarbide, Eñaut Asurabarrena) hirugarren.