http://youtu.be/Q0Wsoagf48g Ez da Gosaria Tiffany’s-en, Truman Capoteren eleberria, baina nobela baterako ematen du Zumarragako Tiffanys diskotekaren istorioak. Ez da tokia bakarrik, lekua zabalik egon zen garaiak erabat baldintzatu baitzuen diskotekaren izaera. Tiffanys diskoteka irekita zegoen jada 1980ko hamarkada hasieran. 1980ean hartu zuten Fermin Aranak eta Juan Ignazio Aitxuk. Beraiekin haize berria iritsi zen Zumarragara, modernitatea, neurri batean.