Hezkuntza eragileak Lomceren kontra
Urretxuko eta Zumarragako eskolak Lomcerik gabeko ikastetxeak dira. Espainiako Hezkuntza ministerioak bultzatu duen legearen kontrako eragile talde bat bildu, eta elkarlanean aritu dira. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eskola guztietako zuzendariek legearen kontrako jarrera bateratua agertu dute. Atzoko agerraldian, Urretxu-Zumarragako Lomce ez! taldean «hezkuntza komunitateko kide ezberdinek» parte hartzen dutela esan zuten zuzendariek. Komunitate hori ikasleek, familiek, hezitzaileek, langileek, eta herritarrek osatzen dute, besteak beste.
Urretxuko eta Zumarragako eskolak Lomcerik gabeko ikastetxeak dira. Espainiako Hezkuntza ministerioak bultzatu duen legearen kontrako eragile talde bat bildu, eta elkarlanean aritu dira. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eskola guztietako zuzendariek legearen kontrako jarrera bateratua agertu dute.
Atzoko agerraldian, Urretxu-Zumarragako Lomce ez! taldean «hezkuntza komunitateko kide ezberdinek» parte hartzen dutela esan zuten zuzendariek. Komunitate hori ikasleek, familiek, hezitzaileek, langileek, eta herritarrek osatzen dute, besteak beste.
Bide batez, atzo Lomcerik gabeko herriak dinamika aurkeztu zuten. «Txikitik handira zabalduko den dinamika bat izango da Lomcerik gabeko herriak, apurka-apurka, handitzen joango dena Lomcerik gabeko Euskal Herria lortu arte», esan zuten.
Hezkuntza lege hori gabeko herriak lortu aurretik, Lomcerik gabeko gelen dinamika egin dute. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Lomce legearen inguruko hausnarketa egin dute. Zuzendariek azaldu dutenez, «beraiek erabaki dute beraien gelak Lomcerik gabeko gelak izango direla».
Ondoren, dinamika ikasgeletatik ikastetxeetara zabaldu dute: «Ikastetxe guztietako klaustroetan eta organo gorenetan Lomcerik gabeko ikastetxeak izatea erabaki dugu. Egitasmoak goitik behera eraiki behar direla uste dugu, eta lege hau inposatzen digutenerako bidea eginda egon behar dela».
Horrenbestez, Urretxuko eta Zumarragako ikastetxe guztiak Lomcerik gabeko ikastetxeak dira. Are gehiago, bertako eskolen ezaugarriak zeintzuk izan behar diren ere zehaztu dute: heziketa integrala bermatuko duena, euskaldun eleanitzak heziko dituena, curriculum berezkoa izango duena, ikastetxeen autonomia eta parte hartze zein funtzionatzeko era demokratikoa bermatuko duena.
Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako zuzendariek jarrera irmoa erakutsi zuten agerraldian: «Lomceri gure ezezkoa adierazteaz gain, lege honen kontra gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu. Horrez gain, gure hezkuntza eredua eraikitzeko urratsak emateko hautua egin dugu. Etorkizunean hezkuntza sistema propioa duen herria izan nahi dugu».
Gurasoek Lomce legeari buruzko informazio gehiago nahi dute
Urretxuko eta Zumarragako eskoletan Lomce legeari buruzko inkesta egin diete familiei. Inkestak hainbat galdera zituen, eta emaitzen artean gurasoek behar baino informazio gutxiago dutela eta gehiago izan nahi dutela adierazi dute.
Inkestaren bitartez gurasoek agertu duten kezka garrantzitsuena ideologiarekin lotuta dago. Legeari jarraituz gero lege horrekin lotutako ideologiak nabarmen kezkatzen ditu. Inkestan gurasoek beren seme-alaben ikastetxeak Lomcerik gabeko ikastetxeak izatearen alde agertu dira.
The post Hezkuntza eragileak Lomceren kontra appeared first on Otamotz.