Santi Millan aktore katalanak Santi Millan Live! ikuskizunaren bi saio egingo ditu Zumarragako Zelai Arizti aretoan, etzi (20:00etan eta 22:30ean). Oraindik emanaldia ikusteko sarrerak eros daitezke; etzi bertan aretoko leihatilan erosi ahal izango dira saio bakoitzaren aurretik: 19:00-20:00 eta 21:30-22:30.
http://youtu.be/fIhDgE8sSF0 Orain minutu gutxi batzuk Urretxu Zumarragako Langileria taldeko hainbat kidek protesta egin dute Zumarragako Lanbideren bulegoan. Protesta baketsua izan da, eta Ertzaintzako agenteak han egon diren arren ez da inolako liskarrik egon. Lehenengo kanpoan eta ondoren barruan, kapitalismoaren kontrako oihuak egin dituzte. Taldeko kide batzuk mozorrotuta joan dira. Ekintza egin duten bitartean informazioa banatu dute bulego kanpoan zein barruan.
Iñaki Beitiaren omenezko Mendi Martxak bere 18. edizioa izango du datorren maiatzaren 18an. Martxa hainbat eragilek antolatzen dute, eta dagoeneko prestaketa lan asko egin dituzte. Mendi martxak Urretxuko eta Zumarragako mendizaleak batzeaz gain, inguruko zale ugari ere erakartzen ditu. Martxari buruzko informazio gehiago ikusgai dago beitia.org webgunean.
http://youtu.be/JH9Zy0tY4L4 Lazkaoko San Prudentzio jaiekin batera, 71. Lazkao Txirrindulari Proba jokatu zuten larunbatean, elite eta 23 urtez azpikoen mailan. Gomur-Cantabria taldeko Jose Manuel Gutierrez izan zen azkarrena helmugako sprintean; Gipuzkoa taldeko Jon Iriartek eta Julen Mitxelenak osatu zuten podiuma. Uxue Otxoak bideoan jaso ditu lasterketako irudiak.
Gure Esku Dago dinamikaren Urretxuko eta Zumarragako lan taldeak bilera antolatu du gaur arratsalderako. 20:00etan egingo dute, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Helburua ekainaren 8ko giza katea antolatzea da. The post Gure Esku Dagoren aurkezpena g...