Inprobisazio tailerra ari dira egiten Zelai Ariztin
Karmakros elkarteak antolatuta, antzerki tailerra egiten ari dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, goizeko 10:00etatik hasita. Zortzi lagun ari dira tailerrean parte hartzen Ana Perezen gidaritzapean.
Gaurkoa, Karmakrosek antolatzen duen bigarren tailerra da. Lehen tailerrean irakurketa interpretatiboa landu zuten, eta gaur, inprobisazio teknikak ari dira ikasten. Perezek azaldu du inrpobisazio esaldiak “sinpleak, motzak eta intentzio handiz” esan behar direla. Teknika ezberdinak ikasten ari dira horretarako, ariketa eta joko ezberdinen bidez.
Teknika hauek ikasita “muturreko egoeretan nola jokatzen dugun ikasten dugu, eta gure mugak ezagutzen laguntzen digu, bai antzerkirako eta baita bizitza errealerako ere”, dio Perezek. Barre algaraka, gustura ikusten dira tailerreko partehartzaileak.
















