Atzo arratsaldean iritsi zen Juan Mari Olano Zaldibira
Goizean Villenako espetxetik (Herrialde Katalanak) irten ondoren, atzo iluntzean iritsi zen Juan Mari Olano gaintzarra Zaldibira. Senide eta lagunak zain zituen herrian, sei urteren ondoren etxean da bueltan.
Zortzi urteko espetxe zigorra bete du Olanok, Espainiako Auzitegi Nazionalak Askatasunaren eta amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auzian zigortu baitzuen. Lehenago ere atxilotua eta espetxean egona zen.