Ataungo Guraso Eskolak burutu du lehenengo saioa, nerabeen heziketari buruz
Ataungo nerabeen gurasoentzat udalak antolatu duen Guraso Eskolak herenegun arratsaldean izan zuen estreinako saioa. Andrea Aranguren psikologoarekin elkartu ziren gurasoak, seme-alaben heziketaren zalantzak jorratzeko eta argitzeko. Hamahiru gurasok eman dute izena.
Denera hiru jardunaldi dira. Maiatzaren 12an eta 26an izango dira hurrengoak, 19:00etatik 20:30era, udaletxean. Doan da.
Heziketari buruzko zalantzak landu, gurasoen lana «aitortu eta sostengua eman», eta gurasoei tresnak eta estrategiak erakustea ere bada helburua. Nerabeentzat tailerrak izango dira, maiatzean.













