Larunbatean Mirentxin Gidariak Eguna ospatuko dute gaztetxean. Mirentxin Gidariak presoen senideak kartzeletara hurbiltzen dituen gidari bolondresen elkartea da. Gastuei senideek bakarrik aurre egin ez diezaioten antolatu dute larunbateko festa. Eguerdian bazkaria egingo dute. Orkatza eta menu begetarianoa egongo dira aukeran. Tiketek 12 euro balio dute langileentzat eta 8 euro langabetuentzat.
Gaur goizean hasi dira Eitzagako San Isidro jaiak. Meza egin dute lehenengo eta ondoren auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa izan da San Gregorio ermitako arkupeetan. Hamaiketako Irrika elkarteak prestatu du. Arratsaldean haurrentzako
The post Hasi dira Eitzagako jaiak appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/BQssys3qU6I Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxa egingo dute igandean, 18. urtez, Urretxuko eta Zumarragako mendietan barrena. Urtez urte indartzen joan da ibilaldia, eta egun martxa herrikoi bihurtu da. GoiBerri aldizkaria probaren antolatzaileekin bildu da Goierri kirol elkartearen egoitzan. Iñaki Beitia zena gogoan, haren mendizaletasuna eta euskaltzaletasuna mantentzen saiatzen dira urtero probaren antolatzaileak.
Irati Auzmendi diseinatzaile urretxuarrak Donostia Fashion Film festibala irabazi du eta udazkenean bere diseinuak jarriko ditu salgai. Bartzelonan (Herrialde Katalanak) ikasi zuen, baina beti oso argi eduki zuen bere herrian lan egingo zuela. Iaz Hamahiru denda ireki zuen Gernikako Arbola plazan. Zer diozu Donostian irabazi duzun sariaz? Donostia Fashion Film festibala lehenengoz antolatu dute. Paco Peregrin argazkilariarekin eta Jorge Gil zinemagile legazpiarrarekin lan egitea proposatu zidaten. Gure bideoa irabazle suertatu da.