http://youtu.be/PdN0yj__XSc
Hasi dira Eitzagako San Isidro jaiak. Atzo goizean hasi zituzten ospakizunak, mezarekin eta Irrika elkarteak auzoko jubilatuentzat prestatutako hamaiketakoarekin. Dozenaka lagun bildu ziren San Gregorio ermitako arkupeetan jarritako mahaietan. Arratsaldean, baserritar munduaren inguruko ginkana egin zuten umeentzat, San Isidro eguna ere bazela gogoratzeko.

Gaur jarraituko du festak Zumarragako Eitzaga auzoan. 18:00etatik aurrera umeentzako jolasak izango dira, eta 19:00etan, txosnak zabalduko dituzte. Poteo herrikoia izango da ondoren, trikitilariek lagunduta. Gauean berriz, auzo afaria eta bertako taldeen rock kontzertua izango dituzte: Debon beasaindarrek eta Urretxu-Zumarragako Hi Exekutibo eta Taupada taldeek joko dute, 23:00etatik aurrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.