Lasterketen txanda, Eitzagako jaietan
San Isidro jaietan murgilduta daude Zumarragako Eitzaga auzoan. Kirol ekitaldiz betetako eguna izan dute gaurkoa, pilota txapelketako finalekin eman baitiote hasiera egunari. Arratsaldean, herri krosaren txanda izan da. Hala ere, helduak baino lehen gaztetxoenak izan dira indarrak neurtu dituztenak. Iluntzean egingo dute nagusien herri krosa eta herri kirol desafioa ere bai.
Ikusmina sortuko du herri kirol desafioak. Aurten Jabier Aranbarri eta Joxe Ugarteburu aizkolariek bertikalean moztuko dute enborra eta bi idiren nahiz Urretxu-Zumarragako gizon probaren kontra neurtuko dira.Gauean, festarekin jarraitzeko, dantzaldia izango da herriko Salda Badago eta Gabiriko Guri5 taldeekin, atsedenaldian bertso-hop desafioa egingo dute, gainera.