Liga tituluari agur esan dio Ampo Ordiziak
Gaur arratsaldean jokatu du Madrilen Ampo Ordiziak Liga Txapelketako final laurdenetako norgehiagoka Complutense Cisnerosen aurka; 29-27 irabazi dute etxekoek. Aurtengoz ligako titulua eskuratzeko lehiatik kanpo gelditu dira, beraz, Ampo Ordiziako jokalariak.
Lehen zatian alde nabarmena atera diete Ampo Ordiziakoei madrildarrek; 29-6 erakusten baitzuen markagailuak atsedenaldira iritsi direnean. Lehen zatian Seteylen bi kolpeei esker lortu dituzte sei puntu goierritarrek; Cisnerosek berriz lau entsegu lortu ditu, 23 puntu arteko aldea irekiz.
Bigarren zatiari gogor eman diote hasiera ordiziarrek, baina ez da denbora nahikorik izan markagailuari buelta emateko. Hiru entsegu lortu dituzte, madrildarrengandik bi puntura gerturatzeraino.
Complutense Cisneros taldekoek finalerdietakoa jokatuko dute datorren asteburuan.