
Ampo Ordiziak Liga txapelketaren final laurdeneko norgehiagoka jokatuko du gaur arratsaldean Madrilgo Central errugbi zelaian; 16:00etan hasita. Liga erregularrean seigarren postuan gelditu ondoren, hirugarrenari egingo dio bisita, Complutense Cisneros taldeari.
Madrildarrek hainbat jokalari internazional dituzte. Tiago Girao portugaldarrak, esate baterako, hainbat aldiz jantzi du Portugalgo selekzioaren elastikoa. Espainiaren Seven selekzioaren aritzen diren lau jokalari ere badituzte: Francisco Hernandez, Angel Lopez, Ignacio Villanueva eta Matias Tudela. Ligari ez zion hasierarik onena eman Cisnerosek, baina bigarren itzuli bikaina egin du. Gainera, Altamiran alde handiena lortu duen taldea izan da, 21 puntuko aldearekin irabazi zuen.

Zaletu ugari joan da Ordiziatik taldea animatzera. / @jaaizpurua_a
Ampo Ordizian, bestalde, Vaughan Lomax harroina jokatzeko moduan izango da, aurreko partiduko
isuna bete ostean. Ordizia Errugbi Elkartea, Ampok “lan zaila” duen aurren, garaipena lortzeko itxaropentsu agertu da.