Administrari bana hartuko dute Itsasondon eta Arama-Altzagan
Itsasondoko Udalak alde batetik, eta Altzagako eta Aramako udalek, bestetik, bi administrari laguntzaile kontratatzeko deialdia zabaldu dute. 2014ko abenduaren 31ra arteko lana izango dute bi kasuetan. Itsasondoko Udalean lan jardunaldiaren %51,43ko iraupena izango du langileak, eta Aramako eta Altzagakoaren kasuan %48,57koa. Eskabidea udaletxeetan bete behar da, ostirala baino lehenago. Administrari ikasketak egina izan behar da lanpostura iritsi ahal izateko, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo parekoa. Euskaran, EGA edo 3. hizkuntza eskakizuna behar da. Informatikako oinarrizko ezagutzak ere (Excel, Acces eta Word) behar dira. Arama eta Altzagako langileak B2 motako gidabaimena ere behar du.