Dani Maiora ormaiztegiarrak irabazi du Gurutz Deunaren txirrindularitza proba
AMPO-Caja Rural taldeko Dani Maiora izan zen garaile igandean Seguran, gazteen mailako Gurutz Deunaren txirrindularitza proban. Ugao S.C taldeko Gotzon Martin, eta Andoaingo Txirrindularitza Eskolako Mikel Alonso izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Taldekakoan Bazpi Txirrindularitza Eskolakoak izan ziren onenak.