Jubilatuek bazkaria egin dute asteburu honetan Gabirian
Gabiriako jubilatuek euren eguna ospatu zuten igandean. Horretarako, elkarrekin bazkaria egin zuten Osinalde elkartean; guztira 48 lagun bildu ziren, eta giro onean solasean aritzeko aukera izan zuten. Gainera, urteroko moduan, omenduak ere izan ziren bazkarian; aurtengoan Miren Iztueta eta Joxe Migel Andolari egokitu zaie ohore hori.