
Atzo arratsaldean Arkatza elkarteak 11. haurren marrazki lehiaketako sariak banatu zituen kultur etxean. Lehiaketa hilaren 10ean egin zuten eta epaimahaia elkarteko irakasleek osatu dute. A mailan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako 14 ikaslek parte hartu zuten eta lehen saria Ane Condek irabazi du. Bigarrena Amets Bezunarteak eta hirugarrena Beñat Narbaizak. 3. eta 4. mailakoei dagokienez, 23 haurrek parte hartu zuten. Lehen saria Jokin Condek irabazi du, bigarrena Maddi Ayusok eta hirugarrena Janire Contik.
5. eta 6. mailakoei dagokienez, 19 haurrek parte hartu zuten. Lehen saria Ane Urtzelaik irabazi du, bigarrena Nagore Balentziagak eta hirugarrena Garazi Laskurainek. Bukatzeko, DBHko 1. eta 2. mailako 9 gaztetxok ere parte hartu zuten. Lehen saria Sara Graziak irabazi du, bigarrena Maider Egurenek eta hirugarrena Nerea Camposek. Guztiei margotzeko materiala oparitu diete eta euren lanak kultur etxean ikusgai egongo dira, osteguna bitartean.