Legazpiko ikasleek Agenda 21en egindako lana aurkeztu dute
Legazpiko hiru ikastetxeetako ikasleek Eskolako Agenda 21en baitan egindako lana aurkeztu diete Kepa Urtzelai alkateari, Igor Urrate Ingurumen zinegotziari eta Inma Hernandez Agenda 21eko teknikariari. Hartutako konpromisoen berri eman dute eta udalari zenbait eskaera egin dizkiote. Ikasturte honetan biodibertsitatea eta hondakinak aztertu dituzte.