Boto eskubidea dutenen hirutik bat joan da hauteslekuetara, 18:00etako datuen arabera
Europako hauteskundeetan partehartze eskasa espero zen, eta momentuz hala ari da izaten. Lehen datuen arabera (18:00etan emandakoak), boto eskubidea duten hiru herritarretik bat joan da hauteslekuetara. EAEko bataz bestekoa %34,2koa izan da, eta Gipuzkoakoa %33,1ekoa. Datuak apartekoak ez badira ere, 2009ko hauteskundeekin alderatuta gora egin du portzentaiak, orduan %31,9 eta %30,8koak izan baitziren, hurrenez hurren.
Arratsaldeko 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta orduan hasiko dira botoak kontatzen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailetik azaldu dutenez, gaurko deialdian ez da aparteko gertakaririk edo intzidentziarik izan.
Aurten 46.875 goierritarren dute botoa emateko eskubidea. Eskualdeko datuak kontuan hartuta, 2009ko hauteskundeetan %57,37ko abstentzioa izan zen; 2004an %52,82koa.