Euripean abiatu dira Zegama-Aizkorri maratoiko parte hartzaileak
http://youtu.be/8z4OuI1AE4E Euripean ekin diote Zegama-Aizkorri maratoiaren XIII. edizioari. 09:00etan eman diote hasiera lasterketari; eguralaia lagun ez izan arren, jende ugari hurbildu da plazara korrikalariak animatzera. Lasterkariak, herriko kaleetan itzulia egin ostean, medirantz abiatu dira, 42,195 kilometro ibilibidea dute aurretik, eta lehen sailkatuak ordu bata inguruan iritsiko dira Zegamako plazara.