
EH Bildu koalizioa izan da Europako Hauteskundeetan Goierrin boto gehien jaso duena, 8605 guztira. Bi mila botoko aldea atera dio EAJ-PNVri (6580); hirugarren indarra, alde handiarekin, PSE-EE (2852) izan da. Ezustekoa eman duena, Podemos alderri berria izan da, eskualdeko laugarren indarra bihurtuta, 1188 botorekin, PPren (1026) aurretik jarriz.
Datuak herriz herri ikusita, 19 herritan nagusitu da EH Bildu; horien artean Ordizia, Lazkao, Urretxu edota Legazpi, besteak beste. Beasainen eta Ormaiztegin, ordea, EAJ izan da nagusi. Era berean, EH Bilduk Zegaman eta Idiazabalen irabazi du. PSE-EEk, berriz, Zumarragan alderdirik bozkatuena izaten jarraitzen du, nahiz eta beste bi alderdiekiko aldea murriztu egin den.
