Elkar Argitaletxea.
Patxi Zubizarretak idatzitako
Mundua baloi batean kontakizunak irabazi du 2014ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean kaleratuko du Elkarrek.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten sariketa hau, eta bosgarren ekitaldia izan da aurtengoa. 23 lan lehiatu dira guztira, eta epaimahaiak azpimarratu nahi du aurten aurkeztutako lanen bataz besteko maila handia. Horien artean Zubizarretak idatzitako nobela hautatu du, bere idazketa eder eta abilagatik: umeen futbol partida bateko pasadizoa eta mutiko protagonista zaintzen dauden aingeruak nahasten ditu, fantasiaren eta errealitatearen arteko jokoan, edertasun eta jolasez gainezka dagoen estilo batean.