Zumarragako ertzain-etxeko agenteek 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Urretxun bizikleta baten ustezko ebasketagatik. Ustezko lapurrak Legazpin hartu zuen bizikleta eta Urretxurantz abiatu zen. Bertan, Legazpiko udaltzain batek geldiarazi zuen.
Urretxuko Udalak herriak eta udalak azken hamarkadan izan duen bilakaera ekonomikoaren berri emango die herritarrei. Horretarako, Kaixo udal aldizkaria, hiru bideo eta txosten bat erabiliko ditu. Helburua azken hiru urteetan udalaren egoera «orekatzeko» egin den lanaren berri ematea da. Gainera, udalak bilakaeraren eta 2014ko aurrekontuen eta egitasmoen inguruko informazio zuzena eman nahi die herritarrei.
Bihar, 17:30ean, Monthlies tu primera luna hilekoari buruzko dokumentala estreinatuko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Aurkezle lanetan Monica Leiva kazetaria eta blogaria arituko da eta Karmele Iturbe psikologoak eta psikoterapeutak, berriz, dokumentalari eta gaiari buruz hitz egingo du. Diana Fabianova zuzendari eslovakiarraren dokumental honen helburua nerabeak gaiaren inguruan heztea da, baina biharko emanaldia helduei zuzenduta egongo dago.
Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konpontzen ari dira eta Kalerrotako garajeetara eta BMko eta inguruko aparkalekura joan nahi dutenek, Areizaga kaletik joan behar dute. Kalerrotak bi norabide
The post Kalerrota goialdean zorua konpontzen ari dira appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/pByw0tMYJHk Urretxu eta Zumarragako Mintzalagun ekimenak 10 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga aitzakiatzat hartuta, hainbat ospakizun antolatu dituzte. Pasa den ostiralean egin zuten ikasturte bukaerako festa, eta bertan, urte hauetako ibilbidea jasotzen duen bideoa ere aurkeztu zuten.
Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Parketarrak izeneko egitasmoa jarri behar dute martxan bi herrietako beste horrenbeste parketan. Ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Horretarako hainbat jolas eta saio antolatu dituzte, haurrentzat eta gurasoentzat. Ekainaren 4an euskaltegiko parkean egingo dituzte (eguraldi txarrarekin, Madaiako arkupeetan) eta ekainaren 12an Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan).