http://youtu.be/mQO9L6VjQmE
Gure Esku Dago herri ekimenak duela ia urtebete martxan jarritako ekimena errealitate bihurtzetik gero eta gertuago dago. Hamaika egun besterik ez dira falta ekainaren 8rako, eta prestakuntza lanei azken ukituak ematen ari dira, egun horretan Iruñea eta Durango lotuko dituen 123 kilometroko giza-katea arrakastatsua izan dadin. Hain zuzen ere, Durangoko Landako gunean aurkeztu zuten ekainaren 8ko egitaraua; giza-kateaz gain, bost festa gune nagusi izango dira (tartean Lazkao), eta hainbat herritan ere eguna girotzeko ekintzak antolatu dituzte.
Goierriko Hitza
Goierri

Egunari begira, partehartzaileei bi mezu nagusi eman nahi izan dizkiete antolatzaileek. Batetik, autobusez mugitzeko. Herrietan antolatuko diren autobusetan izena eman eta herri bakoitzari dagokion puntura autobusean joateko, alegia. Angel Oiarbidek azaldu duenez, «lehentasun osoa izango dute autobusek, eta, beraz, garraio modurik erraz, eroso eta egokiena izango da».
Bestetik, jendea dagokion puntuetan 10:00etarako elkartzea nahi dute. Kilometro bakoitzean giza-katea behar bezala antolatu eta girotzeko. «Egun garrantzitsua izango da, eta, dena ondo ateratzeko, ordena behar da». Hala, 11:30erako dena prest egongo da. 12:00etan, txalaparta, adar edo zintzarri bidez jakinaraziko dute giza-katearen hasiera. Ordu erdiz “kateatuta” egongo dira partehartzaileak, harik eta bukaera jakinarazi arte. Oraindik izena eman ez dutenentzat, kilometro bakoitzean izena emateko mahaiak egongo dira.
Oiarbidek azpimarratu du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika arrakastatsua dela jada: «Herri askotan, sentsibilitate politiko ezberdineko jendea bildu da norabide berean». Eta azpimarratu du hori irudikatuko dela ekainaren 8an: «Hori izango da argazkirik politena: jende ezberdina elkarrekin eta eskuz esku lotuta ikustea».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.