Gazte bat atxilotu dute gaur gauean Ormaiztegin ustez ziklomotore bat lapurtzen saiatu izanagatik
Beasaingo ertzain-etxeko agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute gaur gauean Ormaiztegin, indarra erabiliz trasteleku batetik ziklomotore bat lapurtzen saiatu izana leporatuta. Ertzainek, gainera, atzo goizean Ormaiztegin bertan lapurtutako bizikleta bat berreskuratu dute.
Bart gaueko hamaiketarako minutu gutxi falta zirela, herritar batzuek Ormaiztegiko erdigunean gizon bat trasteleku bateko atea indarrez irekitzen ari zela ohartarazi zioten ertzaintzari. Lagun hauek kargu hartu zioten ustezko lapurrari; orduan, motorra lurrean utzi, eta gazteak alde egin zuen handik.
Ertzainek, iristean, atea lapurtzeko asmoarekin hautsia izan zela berretsi zuten. Minutu gutxira, beste ertzain talde batek gizona atxilotu zuen tren geltoki inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 30 urteko gaztea beste hainbatetan ere izan da lapurretagatik atxilotua eta espetxeratua.