Lazkaoko jaialdia
Giza katea bukatu ondoren, jaialdiak egingo dituzte Euskal Herriko bost herritan. Horietako bat izango da Lazkao. 14:00etan hasiko da jaialdia eta iluntzera arte iraungo du. Ekitaldia, bazkaria, pailazoak, dantzak, erromeria eta flashmob-aren grabazioa egingo dituzte, besteak beste.
Giza-kateko puntu ezberdinetara joateko bezala, Lazkaoko jaialdira ere autobusez joateko deia egin dute antolatzaileek.