Realeko eta Beasaingo beteranoek partida jokatuko dute larunbatean Beasainen
Agifes Gipuzkoako buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartearen aldeko futbol partida jokatuko dute larunbat honetan Realeko eta Beasaingo beteranoek. Partida larunbat arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta sarrerak Tti-tta eta Xerbera tabernetan daude salgai: Helduen sarrerak hamar euro eta haurrenak bost euro balio dituzte. Partidara joaten direnen artean, lehen mailako Realeko okalariek sinatutako elastiko bat zozketatuko dute.
Jokatuko duten jokalarien artean izango dira Realeko Fuentes, Bakero, Zabala, Zudaire eta Arteaga egongo dira. Beasaingo taldeko beteranoen artean, berriz Zaldua, Jandro, Jaques, Pelaez eta Pemi. Nicasio ari da Beasaingo beteranoen taldea entrenatzen.
Partida honez gain, Agifesek hitzaldi bat esakiniko du Urretxun ekainaren 10ean buru gaixotasuna duten pertsonek izaten dituzten egokitze arazoez.