Udako kiroletan izena eman liteke Lazkaon
Joxemiel Barandiaran Kiroldegian zabaldu dute udako kirol kanpainan izena emateko epea, ekainaren 1era arte. Edozein adinetako herritarrek parte har dezakete. Igeriketa, piraguismoa, pilota, irristaketa, haurtxoen igeriketa, arku tiroa, barruko txirringak, batuka, tenisa, frontenisa, pala eta eskalada ikastaroak eskaini dituzte.