http://youtu.be/VZoekgp3RBw
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere gaztetxoek emango diete hasiera ofiziala Beasaingo Loinatz jaiei. Bosgarren mailako ikasleek egingo dute, iaz bezala, eta aurten Andramendi Ikastolako gaztetxoek izango dute ardura. Hala ere, aurten Mariren Jaitsierak garrantzia berezia hartuko du, 25 urte betetzen dituelako aurten beasaindarrek hain kuttuna duten ekitaldiak.
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere gaztetxoek emango diete hasiera ofiziala Beasaingo Loinatz jaiei. Bosgarren mailako ikasleek egingo dute, iaz bezala, eta aurten Andramendi Ikastolako gaztetxoek izango dute ardura. Hala ere, aurten Mariren Jaitsierak garrantzia berezia hartuko du, 25 urte betetzen dituelako aurten beasaindarrek hain kuttuna duten ekitaldiak.
Zanpaldunak joaldun taldea, banda, txistulariak… eta Ekaitz buruhandi eta erraldoi konpartsa berria izango dira gero, kaleak alaitzen. Aurten, gainera, bi erraldoi berri aurkeztuko dituzte. Nolakoak izango diren sekretupean gordetzen ari badira ere, Beasaingo ohiturekin edo kulturarekin lotutako bi pertsonaia izango direla aurreratu dute.
Danbor hotsak hartuko ditu Beasaingo kaleak larunbatean. Aurten, aldaketa batekin: helduen danborrada 19:30ean abiatuko da Florentzio Axpe kaletik, elkarteek hala eskatuta. Iaz bezala, aurten ere ez da karrozarik aterako helduen daborradan, eta horrekin aurrezten den dirua elkarteei emango zaie, danborrada indartzen erabiltzeko.
Larunbatean egingo diren ekintzen artean, Beasaingo Gaztetxeko kideek antolatutako Kabaret berezia ikusteko aukera izango da Bideluze plazan. Gaztetxeak aurten 10 urte betetzen dituela eta, herrian horren berri eman eta jendeari zerbait eskaintzeko asmoz antolatu dute ekintza hori, herriko zenbait elkarterekin elkarlanean. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, aulkiak jarriko dituzte, jendea erosoago egon dadin. Pegatinak ere aterako dituzte hamargarren urteurrenaren harira.
Gaueko 21:45ean puntual hasiko da emanaldia (gero kontzertuak daudelako) eta honakoak ikusteko aukera izango da Bideluzen: Andar con tacones sin hacer ruido emakumeen inguruko antzerkia, sokekin Usurbe antzokiko paretan emanaldi berezia, dantza orientala, txalaparta elektronikoa… Eta hainbat herritarrek ere parte hartuko dute: Aurtzaka Dantza Taldeak, Mantala No! bakarlariak, eta Gema Urteaga eta Joanes Etxaide bertsolariek, besteak beste.
Aizkolarien txapelketa
Igandean, Udalbatzaren sokadantza amaitutakoan, Loinatz Musika Eskolako Bandaren emanaldiarekin batera, 13:00etan herri-kirol ikuskizuna hasiko da Gernika pasealekuko frontoi estalian. Bigarren mailako aizkolarien Gipuzkoako txapelketako puntuagarria izango den ikuskizuna eskainiko dute Jon Irazuk, Luis Mari Txapartegik, Jose Mari Telletxeak, Xabier Dorronsorok, Aitor Urteagak eta Eneko Otañok. Saioa amaitzen dutenean, Gipuzkoako emakumezkoen mailako trontza txapelketa jokatuko dute, leku berean.
Afrikarren eguna ere nobedade izango da aurten. Igandean 18:00etatik aurrera tailerrak, eskulanen erakusketa, Afrikako janarien eta edarien dastaketa eta abar egingo dituzte plaza azpian. 19:00etan, berriz, Guinea Conaryko Afrika Numba musika eta dantza taldea abiatuko da plazatik, herritarrak dantzan jartzeko asmoz.
Denentzako festak
Umeek eta gaztetxoek ere izango dute festaz gozatzeko aukera. Larunbatean Barandiaran plaza konpondu berrian jumpinga, giza-mahai-futbola, puzgarriak… izango dira (euria ariko balu, Gernika pasealekuko frontoi estalian). Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldia ere egingo dute plazan 17:30ean.
Bideluze plazan, aurten lehen aldiz, indarkeria sexistaren inguruko informazioa emateko gunea jarriko dute astelehenean. Beasaingo Udaletik etxeetako baloi eta leihoetan ikurrina artzeko deia egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.