http://youtu.be/EItcmL4_l8c 17:30ean gaztetxoen kuadrilla mordoxka bat abiatu da Beasaingo Barrendain plaza ingurutik, txaranga lagun hartuta, herriko kaleetan zehar umorea eta alaitasuna zabalduz. Laster hasiko dira gazteen olinpiadak txosna gunean, eta batukadaren, txarangaren eta Ingo al deu? taldeen musikak jarriko dituzte kuadrillak dantzan geroxeago.
http://youtu.be/ChYhgKKo5ZY Kuadrillen eguneko ohiturari jarraituz, lagun talde gehienak blusa jantzita atera dira kalera. Kuadrillen arteko XXXVIII. areto futbol txapelketako finala Zanbo taldeak irabazi du Daraknantorox-Jazpana taldearen aurka La Salleko jolasgunean. Jendetza inguratu da partida ikustera, pankarta eta guzti.
Urretxuko Udalak Irimoko egitasmoa Europan lehiaketara aurkeztu zuen eta epaimahaiak hautatu egin zuen. Horri esker, Europa osoko arkitekto gazteek inguru hau zaharberritzeko proiektuak egin dituzte. Horietako batek lehen sarietako bat irabazi du, beste batek bigarren sarietako bat eta bik beste horrenbeste aipamen berezi. Sariak gaur banatu dituzte Bartzelonan (Herrialde Katalanak) eta Oihane Zabaleta alkatea eta Unai Badiola zinegotzia bertan izan dira.